“Sinbiosia, elikatzen duen artea” erakusketa Ordizian
Ordiziako Goiagi Okindegiak proposatutako proiektu bat aurkeztuko dute gaur Ordiziako D´elikatuz zentroan. Azaldu dutenez, bertan, ogiaren osagaiak, jatorria eta elaborazio prozesua azaltzeaz gain, eskuz egindako lanari “gorazarre” egingo diote, “azken finean eskuz egindako lana artea baita”. Erakusketa urtarrilaren 19ra arte egongo da ikusgai.
Ordutegia: asteartetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta larunbatetan eta igandetan 10:00etatik 14:00etara.












