Beasaingo udal gobernuak bat egin du U12ko deialdiarekin
Herrira mugimenduak deituta, manifestazioa egingo dute larunbatean Bilbon, euskal preso politikoen eskubideen defentsan. Beasaingo udal gobernuak ere bat egin du deialdi horrekin, eta manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurriak bertan behera uzteko eta sakabanaketa politikarekin bukatzeko eskatu du udal gobernuak. Horrekin batera, «giza eskubideen eta bakearen aldeko akordio sozial zabala egiteko prestutasuna» agertu dute.