Aramako udaletxe berria barrutik ikusteko aukera izango da igandean
Aramako Udalak ate irekien jardunaldia antolatu du iganderako, urtarrilak 13. Herritarrek barrutik ikusi ahalko dute erabilera anitzeko eraikin berria, 11:00etatik 13:00etara. Udal bulegoak, kultur etxea, haur eskola eta herritarren zerbitzurako azpiegitura publikoak ditu eraikin berriak. 2012ko urtarrilaren 23an hasi ziren altxatzen, gaur egungo udaletxearen parean. Abenduan bukatutzat eman zuten. Etorlurrek sustatu du, eta Iparragirre Eraikuntzak enpresak eraiki, 818.484,60 euroan.













