Ehunka goierritar joan dira Bilbora, euskal presoen aldeko manifestazioan parte hartzera
Dozenaka autobus, ezin konta ahala auto partikular eta ehunka goierritar abiatu dira, gaur bazkalondoan, Bilbora. Herri gehientsuenetan antolatu dituzte autobusak. 15:00etatik 15:30a bitartean irten dira.
Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa 17:30ean hasiko da. Iazko urtarrilekoaren pareko jendetza biltzea espero du Herrira mugimendu antolatzaileak.
- Lazkaoko beste irudi bat./Aimar Maiz
- Lazkaoko Elosegi kalean jendea autobusak iristeko zain. Lau osatu dira./Aimar Maiz
- Autobus bat Beasaingo tren geltokitik irten berritan, gaur 15:00ak pasatxoan./Aimar Maiz
- Norbere kotxeetan joateko hitzordua jarrita./Aimar Maiz

















