Benita Iñurrategik 100 urte bete ditu
Senideez inguratuta ospatu zuen Benita Iñurrategik bere urtebetetze eguna. Ez da gutxiagorako, 100 urte bete baititu. Osasuna eta umore ona ere lagun ditu, gainera. Iñurrategi Brinkolan jaio zen, 1913ko urtarrilaren 11n. Baserrian hazi bazen ere, ezkontzean Legazpira joan ziren bizitzera. 1992n, senarra hil zenean etorri zen Beasainera bizitzera. Lau seme-alaba, 10 biloba eta 24 birloba ditu. Ostiralean, udalaren oroigarria jaso zuen, Iñaki Saldaña eta Mari Mar Zelaia zinegotzien eskutik. a. a.