Zumarragako Antioko Interpretazio Zentroko ostalaritza zerbitzua eta museoa udaberrian inauguratuko dituzte
Herrirak Gabonetan antolatutako hamabostaldiaren baitan, gaixo dauden euskal preso politikoen inguruko mahai-ingurua egin zen Ordizian.
Belaunaldi askotako eskakizunak argia ikusiko zuen itxaropenarekin, duela 65 urte lortu zuten Urtsuaran auzoko bizilagunek Seguraren zati izateari utzi eta Idiazabali batzea. 1947ko abenduaren 28an irudikatu zuten jurisdikzio aldaketa, bi herrien mugan. Inuxente eguna izanik, bizikletarekin Etxegarateko bidean ikusmirara joandakorik ba omen zen, egia ote zen ziurtatzeko. Herriz aldatzea baino gehiago, auzoraino errepidea edukitzea zen urtsuarandarren nahia. Idiazabalek bete zuen hartutako konpromisoa. Jexux Aierbe (86 urte) eta Agustina Aierbe (89) anai-arrebek segurar herritartasuna zuten, jaiotzez. Gaztetan, Idiazabalgo bizilagun izatera igaro ziren, Urtsuarango Pagoeta jaiotetxetik mugitu ez arren.