Biok Zerbitzuak-ek galdu egin du Tolosan
65-58. Hamabigarren postura jaitsi da Biok Zerbitzuak-OKE saskibaloi taldea asteburuko porrotaren ondotik. Tolosan jokatu zuten, Bide Bide Donosti taldearen kontra. Tolosarrak hobeto hasi ziren, defentsako lana ederki eginez. Lehen laurdenean aurretik amaitu zuten (19-14). Berdin gertatu zen bigarren eta hirugarren laurdenen amaieran (37-24 eta 53-41).
32. minutuan, tolosarrak 17 puntuko aldea zutenean, ordiziarrek defentsa gogortu zuten, eta erasoan hobeto jokatzen hasi ziren. Bi minuturen faltan lau puntura jarri ziren. Baina tolosarrek aldea mantentzea eta handitzea lortu zuten hiruko saskiratze bati eta ordiziarren “presari” esker.