Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 26an egingo dute. Gaur ireki dute izena emateko epea kirolprobak.com webgunean. Txip horia duenak 58 euro ordaindu beharko ditu eta txip hori ez duenak, berriz, 60. Otsailaren 1ean itxiko da izena emateko epea.
450 korrikalarik hartuko dute parte aurten ere. Horietatik 225 zozketa bidez zehaztuko dituzte, eta gaur ireki dena, zozketa horretan izena emateko epea da. Zozketa otsailaren 22an egingo dute 19:00etan Zegaman, eta 23an jarriko dituzte emaitzak ikusgai.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.