Hiru domina goierritarrentzat
Asteburuan Espainiako ziklo-kros txapelketa jokatu dute Asturiasko Navia herrian. Eguraldi euritsuak zirkuitoa erabat lokaztu zuen, txirrindularien lana zailduz. Hiru goierritarrek lortu dituzte dominak txapelketan: Jokin Mujika itsasondoarrak (M50 kategorian), Maite Murgia lazkaotarrak (23 urtez azpikoak) eta Ezkio-Itsasoko Alex Aranburuk (jubenil mailan). Mujikak hirugarren egin zuen, brontzezko domina lortuz, eta Murgiak eta Aranburuk bigarren amaitu zuten nork bere proban. Aldi berean, Murgiak zazpigarren amaitu zuen elite mailan.
Goierritar gehiagok ere parte hartu zuten proban. Jon Ander Intsausti mutiloarrak laugarren egin zuen 23 urtez azpikoen mailan; Pello Olaberriak hamabigarren eta Ander Ibargurenek hogeitabosgarren. patxi Aldanondo beasaindarrak 22. postuan amaitu zuen proba.