Itziar Garmendia: «Herriko alkate banintz, goialdean gauza gehiago egingo nituzke»
Itziar Garmendiak (Altzaga, 1968) Ordiziako Urdaneta ikastetxean egin zituen ikasketak, eta familiaren negozioan lan egiten du: Altzagarate jatetxean. Bere lana gustuko du.
Zaletasun bat.
Mendira joatea. Larraitz eta Gaintza aldera joaten naiz gehienetan. Hondartza eta igeriketa ere atsegin ditut.
Oporretarako leku bat.
Gipuzkoako toki bat esango dut: Hondarribia. Guk Saloura edo Benidormera joateko ohitura dugu, lantokitik urruntzeko; gertu geldituz gero, lanera itzuli beharra suerta daiteke.
Liburu bat.
Oso gutxi irakurtzen dut. El código Da Vinci da hasi nuen azkena. Ia bukatuta nuenean utzi nuen eta dagoeneko istorioa ahaztu dut.
Musika talde bat.
Gatibu eta Ken7.
Abesti bat.
Benito Lertxundiren edozein. Beyonce ere gustuko dut.
Amets bat.
Osasuntsu bizitzea.
Janari bat.
Urdaiazpiko iberikoa.
Edari bat.
Ura.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bi alabak jaio zirenekoa. Ianire eta Eneritz dute izena.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Haurdun gelditzea.
Gorroto duzuna.
Ez dut ezer gorroto.
Goierriko txoko bat.
Altzagarate.
Herriko alkate bazina…
Herriaren goialdean gauza gehiago egingo nituzke. Gaintzara doan bidea txukunduko nuke, adibidez.