Ordiziako danborradaren mendeurrena prestatzeko bilera asteartean
Ordiziako danborradaren 100. urteurrena antolatzeko bilera egingo dute bihar arratsaldean Ordiziako Barrena kultur etxean. Herritarrek osatutako batzorde bat martxan jarri dute helburu horrekin, eta interesa duten pertsona eta elkarte guztiei zabaldu diete bertan parte hartzeko gonbidapena.
Aurreikusi duten ekintzetariko bat argazki eta ikus-entzunezko dokumentuen erakusketa izango da. Danborradari lotutako bestelako materialarekin osatuko dute erakusketa. Hori dela eta, herritarrei dei egin diete izan dezaketen materiala partekatzeko. Material hauek dituzten herritarrek Barrena kultur Etxean (943 80 56 30) utzi ditzakete, han digitalizatuko ditzaten. Agirien kopiak egin, eta “berehala” itzuliko dituzte.
Uztailaren 24an egingo dute ospakizun handiena.
Informazio gehiago: ordiziakoudala.com