'Urtain' eta 'Benita' dira Gipuzkoako asto dotoreenak
Andoaingo Gema Arratibelen Urtain, eta Elgoibarko Akei baserriko Benita izendatu zituzten Lazkaon, atzo, Gipuzkoako asto ar eta eme dotoreenak. Astotxo festaren barruan jokatu zen enkarterri astoen Gipuzkoako 14. Lehiaketa, 55 bururen artean. Erakusketan 95 asto jarri zituzten plazan goizean. Euskal arrazako ezaugarriak betetzen dituztela ziurtatzeko, kalifikazio ofiziala ere egin zuten. 19 asto ekarri zituzten txartel ofiziala lortzeko, eta bederatzik jaso zuten.
Astotxo egunean, Egiptorako ihesa antzezlana izan zen festaren bigarren zatiaren osagaia. 26. aldiz egin zuten kale antzezpena, 200 bat herritarrek.