Egin Klik irudian 44. zenbakia irakurtzeko
Bere ibilbide profesional ia osoa Ordiziako errugbi taldeari lotuta egin du Axio Arañak. Ia 20 urtez jokalari aritu zen, eta entrenatzaile izatera pasa zen gero. Gaur arte. Haren ibilbide oparoari saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bere ibilbideko momentu zailez, eta etorkizunean gazteei lekua uzteko ikusten duen beharraz hitz egin du.
Ekonomia krisiak arlo askotan izan du eragina, baina horrelakoetan, sektorerik ahulenak izaten dira kaltetuenak. Euskarazko antzerkigintza ere kinka larrian dago, “egoera dramatikoan”. Xabier Agirre eta Axier Zinkunegi antzerki ekoizleekin – biak legorretarrak– hitz egin du GoiBerrik.
Horiek eta beste hainbat gai aurki daitezke GoiBerri aldizkariaren 44. zenbakian.