Danborradaren mendeurrenerako karrozak egiteko deialdia
Danborradaren Mendeurrenaren Batzordearen barruan azpibatzordeak osatu dituzte, eta horietako batean, karrozen azpibatzordean, aurtengo danborradan herrian karroza artistikoak egitea aztertzen ari dira, Ordizia, mendeurrena eta danborrada gaitzat hartuta. Dagoeneko ideia batzuk badituzte, baina deialdia zabaldu nahi diete interesa izan dezaketen koadrilei, taldeei edota elkarteei. Beraz, interesa duzuenak jar zaitezte harremanetan karrozen azpibatzordeko kideekin edota Kultura eta Jaien batzordeko ordezkariekin (Tlfn: 943 80 56 30) otsailarenlehen hamabostaldian.













