Mendizabal eta Mujika nagusi Arriarango saioan
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak egiten ari dira herriz herri; asteburuan egin dituzte horietako asko, tartean, Arriarangoa. Guztira, 19 bikotek parte hartu zuten Intxaurpe elkarteko saioan, eta Martin Mendizabal eta Pedro Mujika izan ziren irabazleak. Haiekin batera, Igor Sarasolak eta Aratz Garmendiak osatutako bikotea eta Jose Luis Perezek eta Ramon Rodriguezek osatutakoa pasako dira Gipuzkoako kanporaketara.
Zegaman, Ormazabaldarrak
Asteburuan jokatu den beste kanporaketetako bat Zegamakoa izan da. Itzala tabernan jokatu zen, pasa den larunbatean. Eugenio eta Igor Ormazabalek irabazi zuten saioa; haiek eta Migel Azkona eta Aitor Azurmendi finalistek jokatuko dute Seguran.













