Altzagatik Moreno eta Perez muslariak sailkatu dira Gipuzkoako finalera
Atzo, igandea, jokatu zuten, Altzagan, Euskal Herriko V. Mus Txapelketarako baliagarri den herriko kanporaketa. Marijo Moreno eta Iñaki Perez muslari bikoteak irabazi du lehiaketa, eta horiek ordezkatuko dute Altzaga Gipuzkoako finalean, otsailaren 23an Segurako Baratze pilotalekuan.