Ataungo herri-bidean pasabidea egokitu dute, luiziaren ingurutik
Agauntza ibai ertzeko herri-bidea urtarrilaren azkenean luizi batek itxiarazi ondoren, Ataungo Udalak ordezko pasabidea egokitu du. Behin-behineko bidexka antolatu dute ingurutik, eta ostiralean zabaldu zuten bidea, oinezkoentzat pasealeku erabilia dena. Lurra eramanda dagoen zuloa hesituta jarri du, horma eraiki eta konpondu bitartean.