Beasainek hiru puntu lortu ditu etxetik kanpo, Balmasedari irabazita
Urte berriarekin batera erritmoa hartzen hasi da Beasain, eta azken asteetan, emaitza onak lortzen ari da. Baita etxetik kanpo ere. Asteburuan, Balmasedan irabazi dute, eta 32 punturekin daude orain, sailkapeneko 9. postuan daude.
Partidaren nondik norakoak ikusita, gainera, hare garrantzia handiagoa du garaipenak. Izan ere, markagailuan atzetik jarri ziren txuri-urdinak, 15. minutuan Gondrak etxekoen gola egin eta gero. Aurreneko zatia bukatu aurretik, ordea, markagailua berdindu zuten, Javi Antonek bere atean sartutako golari esker. Atsedenetik bueltan, 62. minutuan, beasaindarren aldeko penaltia adierazi zuen epaileak, eta Gorka Britek ez zuen hutsik egin.