Eneko Agirrezabal segurarrak irabazi du Euskadiko kros txapelketa
http://www.youtube.com/watch?v=ovqfkBicFNI
Euskadiko kros motzeko txapelketa jokatu dute asteburuan Ortuellan (Bizkaia), eta Goierriko atletek emaitza onak lortu dituzte. Gizonezkoetan, Txindoki taldeko Eneko Agirrezabal segurarrak jantzi du txapela. Emakumezkoetan, berriz, hirugarren egin du Goierri Garaia taldeko Ainhoa Sanz urretxuarrak.

Gizonezko zein emakumezkoetan, 4.100 metroko ibilbidea egin behar izan zuten. Aurreko egunetako euriak eraginda, ibilbidea lokaztu egin zen. Gizonezkoen proban Hassan Oubaddi eta Youssef Denni marokoarrak izan ziren azkarrenak, baina ez batak ez besteak, ez zuen dominarik lortzeko aukerarik. Agirrezabal izan zen aurreneko euskalduna, 12.13ko denbora eginda. Aingeru Gutierrezek eta David Garciak osatu zuten podiuma.
Emakumezkoetan berriz, Bidezabal talde bizkaitarreko Belit Soler izan zen azkarrena; segundo bakarrera sartu zen Penelope Baños, eta 11 segundora Ainhoa Sanz.
Datorren igandean, hilak 10, ibilbide luzeko kros txapelketa jokatuko dute Amorebietan (Bizkaia); banakako zein taldekako lehia izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.