‘Euskaraz Bizi’ eguna egingo du bihar Jakintzak
Jakintza Ikastolak Euskaraz Bizi eguna ospatuko du asteartean. Ikastolako haur guztiak Plaza Nagusian elkartuko dira 10:30ak aldera festari hasiera emateko, eta gero, mailaka banatuta, bakoitzak bere zeregina izango du: kalean jolas egitea euskaraz eta erosketak euskaraz egitea, besteak beste.