Hizkuntz aniztasunaren lehiaketa azken txanpan da Zaldibian
Zaldibiako Udalaren Auzoko egitasmoan azken galdera egin dute. Bukatzera doa herriko hizkuntz aniztasunaz jabetzeko kanpaina. Aste honetan «zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zaldibian?» galderari erantzun behar zaio. Papertxoak eskolan edo Beti Gazte tabernako postontzietan utzi behar dira, edo zaldibia.org webean erantzun. Aurreko ostiralean (otsailak 1), Saioa Munduate Etxeberriak jasoko zuen saria, liburu bat. Kaixo alemanieraz hallo esaten dela zen erantzun zuzena.