Ibilgailuen zerga jasotzeko epea ireki dute hiru herrik
Altzagako, Aramako eta Itsasondoko udalek trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga kobratzeko deialdiak egin dituzte, bakoitzak bere aldetik. Ordaintzeko epe berbera ezarri dute: urtarrilaren 25etik apirilaren 30era. Ibilgailuen erroldak ere onartu dituzte.