Oianguren institutuak kultur astea ospatuko du
Oianguren institutuak kultur astea ospatuko du hilaren 8a bitarte. DBHko eta Batxilergoko ikasleei begira hainbat ekintza antolatu dituzte. DBHko 1. mailakoek Herriak Elkarlaneanen lana ezagutuko dute; 2. mailakoek Alkoholicos Anonimosena; 3. mailakoak San Joan de Diosera joango dira; eta 4. mailakoentzat AESLEME elkartekoen hitzaldia antolatu da. Horrez gain, ostegunera bitarte, hitzaldiak izango dituzte, 17:30ean hasita.