Xera sarirako hautagaiak proposatzeko epea ireki dute
Xera sarirako hautagaiak proposatzeko epea ireki dute dagoeneko. Xera Urretxuko eta Zumarragako udalek 2006tik banatzen duten saria da. Helburua berdintasunaren alde pertsonalki nahiz profesionalki nabarmendu diren emakumezkoen, gizonezkoen edo taldeen lanari aitortza egitea da. Otsailaren 15era arte egongo da proposamenak egiteko epea irekita bi herrietako udaletxeetan