
AHTren trenbideak Ezkio-Itsasoko Amabirjinaren aterpera iristea oztopatuko duenez, estalpe berria egiten ari dira egungoa baino apur bat beherago. Martxoan inauguratzea espero dute. Argazkian bi aterpeak ageri dira (zaharra, ezkerraldean, goran).
Kalbarioa mantendu egingo dute. Gainera, oinez eta kotxez iristeko bide berri bat ere egingo dute. Bide hasieran, udaletxe zaharraren atzeko aldean, aparkalekuak egingo dituzte eta aterpe ondoan beste bi jarriko dituzte. Estalpea lekuz aldatzeko lanen gastu guztiak Euskal Trenbide Sareak ordainduko ditu.