Hiru saski zozkatuko ditu bihar Ordizian elkarteak
Bihar San Balentin eguna dela eta, Ordizian elkarteak kalitatezko elikadura produktuekin osatutako hiru saski zozkatuko ditu Ordizian txartelarekin erosketaren bat egiten duten bezeroen artean. Ordizian, maitemindu zaitez! goiburua jarri diote bezeroen fidelitatea saritzea helburu duen ekimen horri. Saskiak D’elikatuz zentroan jaso behar dira.