Zumarragako Filipina Uharteak kalean hirigintza lanak hasiko dituzte ekainean, ikasturtea amaitzearekin batera. Lanak direla eta, zirkulazioa moztuko dute kalean. Neurriak zuzenean eragingo dio hiriguneko zirkulazioari. «Aurretik zegoen bezala egongo da hilabete batzuetan», esan du Mikel Serrano alkateak; hau da, Elizkale eta Urdaneta nahiz Iparragirre hiribideak bi norabidekoak izango dira berriz ere. Udalak orain arteko esperientzia eta lehengoa alderatuko ditu urte amaieran erabaki bat hartzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegituren saila merkantzia arriskutsuak antzemateko eta ibilgailuak sailkatu zein identifikatzeko probak egiten ari da Gi-632 errepidean, Zumarragako Argisao tunelaren inguruan. Proba horiek egiteko lau kamera ipini dituzte, kamera bakoitzak sistema ezberdina erabiltzen du, eta informazio gehien zein sistemarekin jasotzen duten neurtuko du aldundiak.
Antioko interpretazio zentroko ostalaritza zerbitzua kudeatzeko interesa agertu dute; hiru zumarragarrak dira Zumarraga Lantzen udaleko sozietate publikoak iragarri duenez, bost dira Antioko interpretazio zentroko ostalaritza zerbitzua ustiatzeko eskaera egin duten ostalariak. Eskaera hauek esleipenean parte hartzeko egin dituzte. Izan ere, esleipenaren aurreko urratsa ezarri du Zumarragako Udalak, eta ostalariek aldez aurretik udalaren oniritzia jaso behar dute parte hartu ahal izateko. Zumarraga Lantzenetik adierazi dutenez, bost ostalari horietatik hiru zumarragarrak dira.