Zirkulazioa lehengo eran berrezarriko du udalak ekainean
Zumarragako Filipina Uharteak kalean hirigintza lanak hasiko dituzte ekainean, ikasturtea amaitzearekin batera. Lanak direla eta, zirkulazioa moztuko dute kalean. Neurriak zuzenean eragingo dio hiriguneko zirkulazioari. «Aurretik zegoen bezala egongo da hilabete batzuetan», esan du Mikel Serrano alkateak; hau da, Elizkale eta Urdaneta nahiz Iparragirre hiribideak bi norabidekoak izango dira berriz ere. Udalak orain arteko esperientzia eta lehengoa alderatuko ditu urte amaieran erabaki bat hartzeko