Itsasondon udal jabetzako etxebizitza errentan eskaini dute
Itsasondoko Udalak errentan atera du Kale Nagusiko 7. zenbakian, bigarren solairuan daukan etxebizitza, herri jabetzakoa. Urtarrilaren 31ko udalbatzarrean onartu zuten deialdi irekia egitea. Bi urterako kontratua izango luke maizterrak, eta hileko 250 euro da errentaren prezioa. Agiriak eta informazioa udaletxean eskatu behar dira, martxoaren 5erako, goizez (943 88 11 70).