Ampo Ordizia eta Hernani taldeetako zaleak Gipuzkoako errugbiaren festa ospatzen ari dira
Ampo Ordiziak eta Hernanik derbia jokatuko dute Altamiran, 16:00etan hasita. Bi taldeetako zaleak eguerdian elkartu dira eta Ordiziako kaleetan tragoak jo dituzte, txarangak lagunduta. Ondoren, Altamira estadioaren atarira joan dira bazkaltzera. Lagun gutxi elkartu dira, eguraldiak ez baitu laguntzen.
Partidari dagokionez, bi taldeek dute puntu premia: Ordiziak laugarren postuan finkatu nahi du, eta Hernanik, berriz, jaitsiera postuetatik urrundu.
Ligarako horren baliagarriak diren puntuak ez ezik, Gipuzkoa Cup kopa ere jokoan izango dute bi taldeek. Joaneko eta itzuliko partiden baturan emaitza onena duen taldeak jasoko du Kopa. Landaren 7-34 nagusitu zitzaion Ordizia Hernaniri.