Aurresku eta soinu zahar txapelketaren lehen saioa jokatu da Usurbe aretoan
Gaur arratsaldean Aurtzaka taldearen aurresku eta soinu zahar txapelketaren lehen saioa jokatu da Usurbe aretoan. 7 eta 11 urte bitarteko nesken soinu zahar txapelketa Donostiako Naiara Mendiburuk irabazi du. Bigarrena Altsasuko Izaro Agirre izan da eta hirugarrena Lezoko Ane Espina. 7 eta 11 ute bitarteko mutilen aurresku txapelketa Donostiako Iñaki Lasak irabazi du. Bigarren Lezoko Iker Belintxon izan da eta hirugarren Lezoko Danel Serrano. Azkenik, 12 eta 15 urte bitarteko mutilen aurresku txapelketa Ibarrako Haimar Odriozolak irabazi du. Bihar, 11:00etan, 12 eta 15 urte bitarteko nesken soinu zahar txapelketa jokatuko da. 7 eta 11 urte bitarteko neska asko daudenez, bigarren saio bat egingo dute.