-
-
Gabiriako mendi bidea
-
-
Ormaiztegiko zubia
-
-
Txantxangorria
-
-
Santa Barbara, Urretxun
-
-
Urretxuko ikuspegia, Santa Barbaratik
-
Iragarpenak betetzen ari dira, eta hasi dira Goierriko txokoak zuritzen. Goizean eskualdeko hainbat herritan elur pixka bat pilatu da, baina eguerdirako herrigune gehienetan desagertu egin da. Arratsaldean, ordea, 17:00ak ingururako hasi du elurra eta berriro zuritzen hasi da Goierri.
Euskalmeten iragarpenen arabera ondorengo orduetan egingo du elur gehien eta elur-zaparradak ere sarriagoak izango dira. Giroak hotza izaten jarraituko du eta bihar ere berdin jarraituko du eguraldiak. Elur kota 0 eta 100 metro artean egongo da bihar, igandea, eta elur ugari egitea espero da. Euskalemetek aurreratu duenez, goizerako espero dira elur ekaitz handienak; arratsalderako, berriz, egoera lasaiagoa izango da: “Arratsaldetik aurrera elurra arinagoa izango da eta elur-kotak gora egingo du zertxobait. Noizbehinka trumoi-ekaitza eta txingorra izateko aukera handia da. Negu gorriko giroa espero da berriro, tenperatura maximoak apur bat igo daitezkeen arren”.
Astelehenerako ez da aldaketarik aurreikusten iragarpenean, eta zaparradak bihar (igandea) baino sarriagoak izango dira; trumoi-ekaitza eta txingorra iragarri du Euskalmetek. Elur kotak, baina, gora egingo du pixkanaka eta astelehen goizean 100 eta 200 metro artean kokatuko da. Arratsaldean 300 eta 400 metro artera igoko da.
Eguraldiak hainbat arazo eragin ditzake errepideetan, eta hainbat mendate itxita ere egon daitezke. Trafikoari buruzko informazio guztia
trafikoa.net helbidean aurki dezakezue.
BIDALI ZURE ARGAZKIA
Elurrak eta eguraldiak sor ditzakeen arazoez gain, jolaserako eta paisaiaz gozatzeko hainbat une ere eskainiko ditu datozen ordu eta egunetan. Goierriko Hitzak une horien guztien bilduma egin nahi du, beraz, atera argazkia eta bidali
goierrisarean@hitza.info helbidera, goierritar guztiek eskualdeak utziko dituen irudi ederrez goza dezaten. Irudi guzitak webgune honetan ikusi ahal izango dira, eta argazkia bidaltzen duzuen guztion artean oparia zozkatuko dugu.