Olaberrian bizi diren bizilagunen herrialdeetako ordezkaritza plazara aterako dute, igandean. Herrialdeen Eguna festa izango da, 13:00etatik aurrera. Euskal Herrikoez gain (Euskadi eta Nafarroa bereiztuta egongo dira, postu banatan), beste sei herritako jakiak eta folklorea erakutsiko dituzte Herrialdeen Egunean: Gaztela eta Leon, Galizia, Asturias, Errumania, Extremadura eta aurten berrikuntza den Maroko.
Kultur asteko lehen ekitaldia da. Igandean 11:00etan meza izango da, koruarekin. Ondoren, asteazkenean jarraituko du kultur egitarauak, Joseba Barandiaran ekonomialari legazpiarraren hitzaldiarekin.

Iñaki Etxeberria, ‘Bengoetxe’ txakolinaren ekoizlea, 2010eko Herrialdeen Egunean./Arkaitz Apalategi