Igor Eguren eta Axier Mujika Udalbiltzako zuzendaritzan egongo dira
Gaur egin dute Donostian Udalbiltza berrosatzeko batzarra, eta bertan zehaztu dutenez, hemeretzi kidek osatuko dute Udalbiltzaren zuzendaritza berria. Tartean bi goierritar daude, Gipuzkoako ordekari modura: Igor Eguren Ordiziako alkatea eta Axier Mujika Aramako alkatea. Udalbiltzaren lehendakaria Mertxe Aizpurua Usurbilgo (Gipuzkoa) alkatea izango da.
Udalbiltza Euskal Herriko Udalen eta hautetsien Biltzarra berrosatzeko batzarra Donostiako Victoria Eugenia antzokian egin dute, eta bertan 600 lagun pasa izan dira, haietatik 563 hautetsiak. Hiru gai zeuden bozkatzeko —Udalbiltzaren lehentasunak, zuzendaritza eta funtzionamendua—, eta hirurak onartu egin dira: aurreneko biak, aho batez; hirugarrenean, abstentzio batekin.
GoiBerrik Igor Egureni egindako elkarrizketaren bideoa.
Zuzendaritza osoa
Mertxe Aizpuruaren hitzaldia
BERRIAren bilduma Udalbiltzari buruz
Igor Egurenek erantzundako galderak
Larunbateko argazkiak