Gazte bat atxilotu dute Urretxun, kiroldegian lapurreta egitea egotzita
Ertzaintzak 18 urteko neska gazte bat atxilotu zuen atzo Urretxun, bertako kiroldegian lapurreta egitea leporatuta. 20:30ak aldera, udaltzainek gazte multzo bat ikusi zuten kiroldegi atarian; neska bat inguratuta zuten. Lekukoen arabera, telefono mugikorrak, ordulariak eta beste hainbat objektu lapurtu zituen aldageletan. Ertzainak bertaratu zirenean, identifikatzeko eskatu zioten, eta ustezko lapurrak, nortasun agiri faltsua erabili zuen. Ertzainek mihatu zutenean, hainbat telefono mugikor eta ordulari batzuk atzeman zizkioten. Ertzain etxera eraman ondoren identifikatu ahal izan zuten gaztea. Lapurreta ez ezik, nortasun faltsua erabiltzea ere egozten diote.