Beti Argi musika bandak emanaldia eskainiko du igandean Ordizian
San Jose egunaren harira, urteroko kontzertua eskainiko du Beti Argi musika bandak igandean, martxoak 17. Emanaldia eguerdiko 13.00ean izango da Ordiziako Plaza Nagusian.
Musikariak Josune Aierbe zuzendariaren gidaritzapean arituko dira. Jose Padillaren “El Relicario” pasodoblea, Albert Milesen “Remember the sixties”, Georges Bizeten “Carmen”, Robert W. Smithen “The great locomotive chase” edo Azael Tormo konposatzailearen “Mecano” joko dituzte, besteak beste.