Mariposas en el hierro dokumentala eskainiko dute bihar 19:00etan Urretxuko Labeaga aretoan. Emanaldia Gipuzkoan sortu berri den Kala Beltza taldeak antolatu du, martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauaren barruan. Dokumental hau Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten iaz, eta indarkeria ezberdinak jasan dituzten emakumeen testigantzak ditu oinarrian.
Gaur biharretan elurra egingo duela agindua zuen eguraldiaren pronostikoak, eta baita asmatu ere. Goizean 200 bat metroko altueran egin du elurra, eta maila hortik gora dauden herrietan, zuritu ere egin du. Batez ere Goierri Garaiko herrietan nabaritu da gaur elurraren eragina; Urretxu, Zumarraga eta Legazpi, esaterako, zurituta esnatu dira gaur. Usurbe aldean ere, ederki zuritu du, Arrastaka mendi taldekoek zabaldu duten bideo honetan ikus daitekeenez.
Zumarragako Osasun Zentroak bultzatuta bi urte dira nerabeekin lan egiteko programa bat martxan jarri zutela. Programa horren harira osasun, hezkuntza eta herrizaingo arloetako Urretxuko eta Zumarragako hainbat eragilek osatutako lantaldea abiatu zuten. Orain artean isilean aritu dira lanean. Bihar egindakoaren berri emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 18:30ean. Agerraldia gurasoei zuzenduta dago bereziki, baina interesa duen edonorentzat irekia da.