Nerabeekin martxan duten interbentzio programa gurasoei aurkeztuko diete bihar
Zumarragako Osasun Zentroak bultzatuta bi urte dira nerabeekin lan egiteko programa bat martxan jarri zutela. Programa horren harira osasun, hezkuntza eta herrizaingo arloetako Urretxuko eta Zumarragako hainbat eragilek osatutako lantaldea abiatu zuten. Orain artean isilean aritu dira lanean. Bihar egindakoaren berri emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 18:30ean. Agerraldia gurasoei zuzenduta dago bereziki, baina interesa duen edonorentzat irekia da.