Elurra ari du 200 metroren azpitik
Gaur biharretan elurra egingo duela agindua zuen eguraldiaren pronostikoak, eta baita asmatu ere. Goizean 200 bat metroko altueran egin du elurra, eta maila hortik gora dauden herrietan, zuritu ere egin du. Batez ere Goierri Garaiko herrietan nabaritu da gaur elurraren eragina; Urretxu, Zumarraga eta Legazpi, esaterako, zurituta esnatu dira gaur. Usurbe aldean ere, ederki zuritu du, Arrastaka mendi taldekoek zabaldu duten bideo honetan ikus daitekeenez.

Euskalmet agentziak egindako aurreikuspenen arabera, bihar eguerdira arte egin dezake elurra, eta 200 eta 400 metro artean kokatuko da maila, nahiz eta ekaitz uneetan, 200 metroren azpitik ere zuritu dezakeen. Tenperaturak berriz, 0 eta 4 gradu artean mantenduko dira.