![previa cisneros](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/03/previa-cisneros.jpg)
Ampo Ordiziak hil ala biziko partida jokatuko du etzi Madrilgo Central zelaian Cisnerosen aurka, 12:30ean. Espainiarrak 7. doaz sailkapenean, eta lehen seiretan sartzea dute helburu; Ordiziak, berriz, irabazi egin beharra dauka lehen lau postuetan segitzeko, El Salvador lau puntu eskasera baitu sailkapenean.