Elikadura eta nekazal produktuen kalitatea hizpide GoiBerrin
Pil-pilean dago azken aldian elikaduraren gaineko eztabaida. Gero eta azkarrago eta kopuru handiagoetan ekoizten dira elikagaiak, eta krisiak eraginda, askok nahiago dute prezio merkeari begiratu, produktuen jatorriari eta kalitateari baino. Aurtengo Iparra-Hegoa jaialdian, elikadura burujabetza landuko dute. Gai horren inguruan asko dakite Pili Eskisabel ataundarrak eta Ezkio-Itsason bizi den Xabi Akizuk. Nekazariak dira biak, hala aukeratu zutelako. Biek ere, nekazaritza ekologikoan dihardute, eta produzitzeaz gain, egiten duten lana erakusten dute, jendea bertako produktu freskoak eta ekologikoak erosteak duen garrantziaz ohar dadin. GoiBerri aldizkariak elkarrizketa egin die, eta ostiraletik aurrera irakurri ahal izango da osorik.