Estanda Ordiziak partida erabakigarria du Galizian
Espainiako zilarrezko mailako areto futboleko bi talde onenek elkarren aurka jokatuko dute bihar Ferrolen (Galizia), 16:30ean. Estanda Ordizia da lehen multzoko liderra, eta Valdetires Ferrol bigarrena, baina partida bat gutxiago dute galiziarrek, eta irabaziz gero, sailkapen buruan jarriko lirateke. Emilio Ortiz entrenatzailearen esanetan, Galiziakoak dira bai partida eta baita liga irabazteko hautagaiak ere, baina Ordiziakoa oso talde lehiakorra dela adierazi du, eta aukera badutela puntuekin Ordiziara itzultzeko.