Kolore biziak udaberriari indarrez ekiteko
Neguko giro iluna ahazteko eta udaberria indarrez hasteko, kolore biziz beteta dator umeen arropa udaberriko denboraldirako. Kolore biziak, freskoak, fluorrak, eta alaiak nagusituko dira. Lazkaoko Ipotx haur eta gazteentzako arropa dendan eskura izango dituzu moda-modako soinekoak, galtzak, alkandorak, kamisetak, jertseak eta osagarriak.
Moda modakoak ez ezik, umeen eta gazteen azalerako egokiak diren produktuekin egindako arropak eskaintzen ditu Ipotxek. Kotoi organikoa oinarri duten produktuak eskaintzen dituzte, azaleko irritazioak eta bestelako gaitzak ekiditeko. Imps&elfs eta Moodstreet markako arropak dira, adibidez, halako ehunekin egindakoak: osagai kimikorik gabe eta kolorante naturalekin egindakoak.
Produktu berritzaileak
Betiko marka ezagunez gain, arropa eta osagarri originalak, sormenezkoak eta bertakoak eskuratzeko aukera ere badago Ipotxen. Nazio mailako diseinatzaileen arropak eta merkatuan hasi berriak diren diseinatzaile berrienen diseinu esklusiboak jarri ditu goierritarren eskura Ipotxek, bezero bakoitzari arreta berezia eta pertsonalizatua eskainiz.
Moda modako arropari ondoen doakion osagarri eskaintza zabala ere bezeroen eskura du Ipotxek: belarritakoak, lepoko zapiak, opariak egiteko proposamenak…
2008tik dihardute lanean Ipotx arropa dendako arduradunek, eta urte guzti hauetako ibilbidea bezeroekin ospatu nahi dute, haien fideltasuna sarituz. Hala, apirilean dendaren 5.urteurrena ospatuko dute.
IPOTX ARROPA DENDA Irigoien kalea , 8 Lazkao 943 08 79 12
IPOTX ARROPA DENDA Irigoien kalea , 8 Lazkao 943 08 79 12