
Bareak Merkatari Elkarteak antolatuta, gaur eta bihar III. Stock Azoka egiten ari dira Beasainen. Udaletxe azpiko Loinazko San Martin Plazan herriko hogei bat merkatarik euren jantzi, oinetako eta apaingarriak kalera atera dituzte neguko denboraldiari amaiera eman asmoz.
Goizean zehar jende ugari gerturatu da bertara produktuak ikusi eta erostera. Hainbat saltzaileek onartu dutenez “asko begiratzen du jendeak erosi aurretik”, baina, goiza aurrera joan ahala “gero eta gehiago animatu dira gauzak erostera”.
Arratsaldean izango da oraindik aukerarik azokara joateko. Nahi duen edonork parte hartzeko patata-tortila lehiaketa egingo dute. Tortilak Herriak Elkarlanean erakundeak azokan duen postura eraman beharko dira arratsaldeko 16:30ak baino lehen. Geroxeago epaimahaiak tortilarik gozoena zein den argituko du eta bertan biltzen direnen artean daztatzeko aukera izango da.
Bihar 11:00etatik 14:30era irekiko dute auzoka goizez eta 17:00etatik 19:30era arratsaldez.