Ampo Ordiziak galdu egin du Madrilen, eta 3. postua gero eta urrutiago du
Ampo Ordiziak kolpe gogorra hartuta itzuli da Madrilgo Central zelaitik. 69. minutura bitarte partidan aurretik izanda, puntuekin etxera itzultzea posible zela ikusten zuten goierritarrek, baina espainiarrek markagailua irauli zuten hamar minutuan, eta bost puntu lortu zituzten azkenean, lau entsegu sartu baitzituzten. Ampo Ordiziak defentsako puntua lortu zuen, eta gaitzerdi. Azken emaitza, 28-24.
Axio Arañak zuzendutako taldeak gero eta zailago dauka lehen hiru postuetan sailkatzea, eta gogor egin beharko du borroka laugarrenari eusteko. El Salvador bosgarren sailkatuak ere galdu egin du asteburuan, eta horretxek arnas pixka bat ematen dio Ordiziari. Bost puntuko aldea dago bi taldeen artean.
Madrildik ekarritako tristurari datorren igandean eman diezaioke buelta Ampo Ordiziak, baldin eta Cajasol Cienciasen aurka partida txukun bat egiteko gai bada.