Goierriko merkatarientzat aholkularitza zerbitzua eskainiz lanean dabiltza duela hiru urtetik Goierriko Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoan. Egoitza Beasaingo Bareak Merkatari Elkartearen lokalean dute, eta bertako ateak zabalik dituzte laguntza beharren dauen merkatari zein ostalari guztientzat. Abenduaz geroztik Gorka Goikoetxea ari da bulegoko arduradun lanetan, Estitxu Escolar teknikariarekin batera. «Asmo handiko» Aktuazio Plan berriarekin ari dira lanean.
Zaldibiako I. Osinberde bertso sariketan onena Iñaki Aleman iruritarra izan zen, larunbat gauean. Gabiriako Osinalde sarirako bigarren proba baliagarria zen. Aurten sortu dute zaldibiarrek sariketa, Idiazabalgo Axariren lekua hartzeko. Iruritako bertsolaria izendatu zuen epaimahaiak —jende artean ezkutuan jardun ziren epaileak— onentzat, eta hari eman zioten Osinberde saria. Entzuleen gustukoena ere Aleman izan zen.
Asier Otamendi (Urretxu, 1971) jaiotzez urretxuarra bada ere, Gasteizen bizi da orain urte asko; egun, Arkauteko nekazal eskolan lan egiten du. Bertsoarekiko lehenengo oroitzapenak ikastolako garaietakoak ditu, baina Araban egin zela bertsolari dio. Bihar egingo den Arabako Bertsolari Txapelketako finalean izango da beste behin, eta Urretxu-Zumarragako Martxoan Bertsoa txapelketa herrikoian ere parte hartzen ari da.
Txindoki atletismo taldeko atletak Antequeran (Valentzia, Herrialde Katalanak) izan dira asteburuan, pista estaliko Espainiako txapelketan. Junior mailan, bi gazte aritu dira lehian; Octavio Romanescu eta Iratxe Estala izan dira Txindokikoen ordezkariak. Biek ere, 60 metroko lasterketan parte hartu dute.
Minbiziaren Aurkako Elkarteak urtarrilean Zumarragan egoitza ireki zuenetik, barrura zein kanpora begirako ekintzak segidan antolatzen ari dira. Kolon minbiziaren prebentzioari heldu zion Osakidetzak 2009an, eta elkartea, bide beretik, prebentzio lana indartzen ari da. Zumarragan egin berri duten hitzaldian minbizi mota honen eta elikadura ohituren arteko lotura estua dela erakutsi dute. Antton Otaegi Ezkio-Itsasoko kontsultategiko lehenengo arretako medikua da. Berak, hitzen eta grafikoen bitartez minbizi mota honen berri eman, eta Casino elkartean bildutakoen galderei erantzun zien. Basque Culinary Center-eko Antonio Sanchez sukaldariak, bien bitartean, elkarteko sukaldean hiru plater prestatu zituen. «Elikadura osasuntsua eta zaporeen gozoa bateratu daitezkeela ikus dezazuen», esan zuen.
Martxoan Bertsoaren baitan Eskolarteko XXVI. Bertsopaper Lehiaketako sariak banatu dituzte Zumarragako Zelai Arizti aretoan. A mailan 217 lan aurkeztu dituzte, B mailan 129 eta D mailan 4.