Aur Eguna’ Seguran
Nahiko ezaguna da Seguran Euskal Jaiak ospatu zituztela 1911 urtean. Urte haietan sortutako giroak on egin zion segurarren euskalzaletasunari, eta 1930 urtean Aur Euskaldunaren Eguna ospatu zuten.
1936an fusilatu zuten Jose Ariztimuño Aitzol apaizak Euskaltzaleak elkartea sortu zuen, eta oso argi zuen euskararen jarraitasuna oinarrizkoa zela euskararen biziraupenerako. Haurrak horretaz jabe zitezen hasi zen festa hori antolatzen.
Aur Euskaldunaren Egunaren lehen edizioa Andoainen egin zen 1929an, eta bigarrena Seguran 1930eko ekainaren 25ean, San Joan jaietan. Festa hura prestatzeko Dolores Gorrotxategi, Anparo Legorburu, Margarita Imaz, Guadalupe Artzelus, Joxepa Legorburu, Ramona Lezeta, Mikaela Arzelus, Mari Kruz Mujika, Maria Izagirre eta Dolores Gartziandia izan zituen lagun Aitzolek. Emakume guztien argazkia (irudian) Segura historian zehar liburuko 556. orrian dago.