Igor Elortza: «Neketsua bezain aberasgarria da Kilometroak antolatzea»
Irakasle lana utzi eta 2001 urtetik 2012 urtera Kilometroak jaiaren koordintzaile aritu da Igor Elortza (Ormaiztegi 1975). Oiartzunen bizi da eta Ikastolen Elkarteko idazkaria da.
Kilometroak antolatzea, urtero lan berdina, baina desberdina?
Antzeko helburuak eta antzeko jaia antolatzen da, ingurune eta lan talde berri batekin. Neketsua bezain aberasgarria da.
Zaletasun bat.
Mendian ibiltzea, musika entzutea eta elurraz gozatzea. A! txirrindularitza denboraldia gogoz jarraitzen dut urtero.
Liburu bat.
Pedaleando en la oscuridad David Millar txirrindulariarena irakurtzen ari naiz orain .
Musika talde bat.
Erderaz The Pogues eta La Polla. Euskaraz ia dena, batez ere Ruper Ordorika.
Abesti bat.
Delirium taldearen Boga Boga.
Janari bat.
Urdaiazpikoa
Edari bat.
Ardo beltza
Oporretarako leku bat.
Euskal Pirinioak.
Amets bat.
Euskal Herria independente eta justuagoa.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Ormaiztegiar batek Euskal herriko itzulia irabaziko duena… aupa Izagirre anaiak!
Jaso duzun oparirik bereziena.
Alabak egiten dizkidan marrazki guztiak dira bereziak.
Gorroto duzuna.
Ezer berezirik ez, baina Jaurlaritzaren Aurrera doan herria kanpaina ezin nuen jasan.
Goierriko txoko bat.
Oa mendi eta inguruak.
Herriko alkate bazina…
Udalbiltzan parte hartuz eraikuntza nazionalean parte hartuko nuke.