Iñaki Aleman iruritarrak irabazi du Osinberde bertso sariketa
Zaldibiako I. Osinberde bertso sariketan onena Iñaki Aleman iruritarra izan zen, larunbat gauean. Gabiriako Osinalde sarirako bigarren proba baliagarria zen. Aurten sortu dute zaldibiarrek sariketa, Idiazabalgo Axariren lekua hartzeko. Iruritako bertsolaria izendatu zuen epaimahaiak —jende artean ezkutuan jardun ziren epaileak— onentzat, eta hari eman zioten Osinberde saria. Entzuleen gustukoena ere Aleman izan zen.

Osinalderako bigarren txartela Nerea Ibartzabal markinarrak lortu du, Alemanekin batera. Zaldibian Josu Sanjurjo, Joanes Etxaide, Txaber Ormazabal eta Maindi Murua ere aritu ziren kantuan.
Bertso sariketako saio pare bat, Zaldibia TB-k grabatuak (zaldibia.org):
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.