Leire Bilbao idazlea Lazkaon izango da, irakurleekin solasean
Gerriko kultur elkarteak antolatutako Liluratura literatura solasaldian Leire Bilbao idazle ondarrutarra izango da gonbidatu, bihar, asteartea. Scanner poema liburua landuko dute, eta partaideek aurrez lan hori irakurrita joan beharko dute. Sarrera doan da, nahi duen guztiarentzat. Bilbaok hainbat poema irakurriko ditu, eta olerkien atzeko kontuez jardungo da. Solasaldia bihar 18:30ean hasiko da, Gerriko elkartean.